2012/06/13 19:30etan

Metodo antikontzeptiboak eta sexu eredu askeak: eskubideak eta osasuna uztartuz

Emakumeen Txokoan hitzaldi berria antolatu dugu: "Metodo antikontzeptiboak eta sexu eredu askeak: eskubideak eta osasuna uztartuz" izenburupean. Metodo antikontzeptiboei buruz esku-artean dugun informazioa zuzena al da, nahikoa al da? Gure osasunean izan ditzaketen albo-kalteak ezagutzen al ditugu? Zein da bakoitzarentzako metodorik egokiena? Ditugun sexu ereduak askeak al dira? Edo baldintzatuak sentitzen gara ditugun harremanetan? Dituzuen galderei erantzuna ematen saiatuko da Olatz Berastegi, sexologoa. Izan gaztea, izan heldua...guztiok ditugun kezkak argitzeko aukera izango dugu bertan! Animatu!