Elkartasun kroserako izena eman daiteke dagoeneko

Maiatzaren 19an, zapatua, izango den Elkartasun Kroseko dortsalak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azpeitian igerilekuan, Aradi eta Aitzaki kirol dendetan, eta Orkatz tabernan eskuratu daitezke; Zestoan, berriz, Koiote tabernan. Aurrez erosita, 10 euro ordaindu beharko da dortsala. Egunean bertan erosiz gero, berriz, 12 euro. Elkartasun Egunean 11:30ak bitartean erosi ahal izango dira dortsalak, 12:00etan hasiko da-eta lasterketa. \ \ Elkartasun Krosak 5 kilometroko ibilbidea izango du eta aurten ibilbide berria izango du. Emakumezkoetan eta gizonezkoetan lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak. Bestalde, opari bana emango zaie parte-hartzaile guztiei. Urtero bezala, krosa bukatutakoan hamaiketakoa izango dute lasterkari guztiek, eta herriko dendariek emandako opariak ere zozkatuko dituzte. Lasterketa hasi aurretik edo ondoren aldagelak eta dutxak erabili nahi dituenak, Izarraitz Frontoian izango ditu erabilgarri. \