Hamar arrazoi ziztada baterako

Berria-ko irakurle batek hamar arrazoi zerrendatu ditu ziztada baterako. \ \ "Ariketa txiki bat proposatu nahi dizuet Euskal Herrian euskara maite edota euskaraz aritzen zareten guztioi. Har itzazue bost minutu, eta zergatik ez diozue galdetzen zeuen buruei zenbat arrazoi topatzen duzuen Berria egunkariaren alde diru apur bat emateko. Berrialagun kanpainaren harira etorri zait niri gogoeta egiteko abagunea. Eta nonbaitetik hastearren, hona niri bururatu zaizkidanak: \ \ 1. Ez dudalako imajinatu ere egin nahi egun bat (astelehena kenduta) euskaraz ari den egunkaririk gabe. \ \ 2. Oso-oso gustura irakurtzen dudalako. \ \ 3. Mundua ulertzen laguntzen didalako. \ \ 4. Beste inon irakurri, ikusi eta entzun ezin ditudanak bertan topatzen ditudalako. \ \ 5. Zaila, oso zaila, egiten zaidalako hau baino proiektu pluralagorik irudikatzea. \ \ 6. Irakurle soila baino gehiago naizela sentiarazten didalako. \ \ 7. Basamortua ezagututa, jaiotzen, hazten eta heldu bilakatzen ikusi dudan ametsa delako. \ \ 8. Bertako langileek maila profesional bikaina ematen dutelako. \ \ 9. Kulturari kirolei baino garrantzi handiagoa aitortzen diolako. \ \ 10. Zaldi Eroa eta Olariagarengatik. \ \ Horixe da nire zerrenda. Eta zurea? \ \ Andoni Tolosa Goikoetxea Morau \