Tolosako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea, asteartean

Emakume bat indarkeria sexistaren ondorioz eraila izan da Tolosan. Bart gauean gertatu zen ezbeharra, 39 urteko emakumearen gorpua indarkeria arrastoekin aurkitu zuten bere etxean. Bere bikotekidea (26 urteko gizonezkoa) atxilotua izan da, eta bera izan dela aitortu du gaur. \ \ Gertaera larri honen aurrean, dei egiten dizuegu herritarrei, bihar, martxoak 27, 19.30ean, herriko plazan, Emakumeon kontrako indarkeriarik ez lemapean egingo dugun elkarteratzera ager zaitezten. \ \ Indarkeria sexistarekin amaitzea denon ardura delako, ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE! \ \ Informazio gehiago: \ \ "http://berria.info/albisteak/62771/ertzaintzak_dio_atxilotuak_onartu_duela_berak_hil_zuela_tolosako_emakumea.htm":http://berria.info/albisteak/62771/ertzaintzak_dio_atxilotuak_onartu_duela_berak_hil_zuela_tolosako_emakumea.htm \ \ Azpeitiko Bilgune Feminista