Laxarok aipatu duena egia borobila ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 7a, 18:54
Laxarok aipatu duena egia borobila da. Nik bizi osoan lauretan esan dut eta hori oker zegoela esan zidaten. Lauetan esan behar zela. Gero entzule jator-azpeitiar batek deitu zidan oker esaten ari nintzela esanaz eta azpeitiar batentzat pekatu handia zela. \ Gure hizkuntza maiteak burukomin dezente ematen digu gure lanean. Nik erabakia hartu dut: zuzen ala oker, nire senak agintzen didan erara esaten dut esan beharrekoa. Eta ni komunikatzailea naiz, ez hizkuntzalaria. Saiatuko naiz ahalik eta euskerarik jatorrena erabiltzen baina ama hizkuntzak ez dit loa galeraziko. Askotan euskaraz ez dakidala pentsatzeraino ere iristen naiz lanean.