Lehiaketa: zenbat dakizu karnabalei buruz?

Erantzun zuzenak

  • Zein urtetan izan zen lehen aldiz sokamuturra Astearte Karnabalean?
    1867.
  • Zein argazkilari azpeitiarrena da honako argazki hau?
    Alberto Beloki.
  • 1981ean atera ziren lehen aldiz artzain-inudeak. Nortzuk izan ziren konpartsaren sustatzaileak?
    Begoña Aizpuru eta Mikel Larrañaga.
  • Zein da Astearte Karnabalean tabernak ixtean Alde Zaharrean entzun ahal izaten den abestia?
    'Goiz eresia'.
  • Zein da “Azpeitiko neska polita”?
    Lolita.
  • Azpeitiko Musika Bandak eta herriko abesbatzek karnabaletako kantuekin diskoa atera zuten. Noiz?
    2007.
  • Sokamuturraren 500. urteurrenaren harira 'Irteera' dokumentala estreinatu zuten 2018an. Nork zuzendu zuen lana?
    Xanti Rodriguez.
  • Zein da abesti honen izena?
    'Sagardo tokian'.
  • 70eko eta 80ko hamarkadetan, 15-20 urte inguruz hutsik egin gabe, astelehenean mozorrotuta kalera atera eta astearte iluntzera arte festan ibiltzen zen. Nor?
    Juan Manuel Korta.
  • Iazko Astelehen Karnabalean zein taldek irabazi zuen mozorro lehiaketako lehen saria?
    Txirri, Mirri eta Txiribitonek.
  • Zein ordutan ateratzen da arratsaldeko zezena Jai Karnabalean?
    16:30.
  • Noiz atera zuten aurreneko aldiz haurren danborradako karroza artzain-inudeen konpartsarekin?
    2012.