Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2020ko ots. 17a, 11:10

Hilaren 23an (igandea), 24an (astelehena) eta 25ean (asteartea). Txikiena, 24an, astelehen goizean.

Jai karnabala (otsailak 23)

12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.  (goiko argazkia, iazko jai karnabal arratsaldeko irteerakoa da)

Astelehen karnabala (otsailak 24)

11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak, Arno ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 25)

07:00-09:30: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.

Bi ohar:  

– 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.
– Karnabaletan ere helduen sokamuturrean ez dute soka lotuko Gipuzkoanonean (behean, argoila), Alberdieneko eraikuntza lanengatik. Beraz, plazatik zuzenean Errebalera eramango dute zezena.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu