Zezena ez dute Gipuzkoanonean lotuko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 17a, 14:35
Oraindik ez dituzte bukatu Alberdieneako eraikuntza obrak, eta, beraz, aurten ere, iaz bezala, segurtasun arrazoiengatik ez dute soka Gipuzkoanonean lotuko San Sebastian eguneko –astelelehenean– eta hilaren 26ko helduen arratsaldeko sokamuturrean.\ \ Ondorioz, zezena Erdikalean atera eta plazan ibili ondoren, handik zuzenean Bustinzuriko Errebalera joango dira sokamutilak. Oharra: gero, adinekoen egoitzako joan-etorrian, ez igo Alberdieneako obretako hesietara.\ \ Urtarrilak 20 (San Sebastian Eeguna, astelehena)\ \ 12:00-12:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno\ 16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno.\ \ Urtarrilak 26 (igandea)\ \ 12:00-13:30: txikien sokamutur irteera, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Zelai Luze.\ 16:30-20:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.