Helduen entzierroaren bideo montajea

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2016ko aza. 17a, 20:00

Aurtengo Zezen Beltz asteburuan (VIII.a) egin dugu lehenengo aldiz helduen entzierroa, eta oso gustura geratu ginen, ederki atera zelako. Kamera batzuk jarri genituen ibilbidean, eta orain osatu dugu bideo montajea; goikoa da. Urriaren 16an izan zen entzierroa; sei zezen atera ziren Mixikordi barrenetik, eta Fideo alderaino joan-etorria egin zuten, bi aldiz.