San Sebastian bezperan aldaketak sokamuturrean: zezena plazan lotu beharrean, Gipuzkoanon

Erabiltzailearen aurpegia

Plazan gaueko danborradarako tresneri prestaketa lanetan ariko dira. Igandean 19:00etan bukatuko da sokamuturra. San Sebastian egunez, ohi bezala izango da dena.

Sansebastianetako sokamuturreko jakingarriak:

San Sebastian bezpera (urtarrilak 19, igandea)

- 12:00-13:15. Sokamutur txikia Erdi kaletik plazara. Ondoren plazan zezen txikiak eta poniak. Lopene ganadutegia.

- 16:30-19:00. Helduen sokamuturra. Bergarako zezenak. 16:30ean zezena Erdi kalean atera eta plazan lotu beharrean, Gipuzkoanon lotuko dute sokamutilek, plazan gaueko danborradarako tresneri prestatze lanetan ariko direlako udal langileak eta ETBkoak; 18:15 aldera ere, Artzubitik zezena eramatean, Gipuzkoanon lotuko dute, ez plazan. Bestela, ohiko ibilbidea izango da, besteetan baino laburrago denbora aldetik, danborradagatik 19:00etan bukatzeko.

 San Sebastian eguna (urtarrilak 20, astelehena)

 - 12:00-12:30. Helduen sokamuturra. Arno ganadutegia.

- 16:30-20:00. Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidearekin. Arno ganadutegia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide