Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarben

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2013ko mai. 26a, 17:39

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarbeko festatan, ohitura berreskuratzea erabaki baitzuen festa batzordeak. Zezen Beltz elkarteak, sokamutilek eta udalak lagundu die. Zezen txikiak ere bota zituzten. Ganadutegia: Zelai Luze.

Goiko argazkia, atzokoa da. Behekoa, 1986koa. Bietan pasea ematen ari den laguna, bera da.

Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Udalari eta udal langileei, DYAri, Zelai Luze ganadutegiari, zapatuko hitzordura joan zen jendeari eta, batez ere, Nuarbeko festa batzordeari eta nuarbetarrei, antolaketan laguntzeagatik, prestutasunagatik, emandako afari ederragatik eta eskuzabaltasuna eta adeitasunagatik.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu