Chivako irteerarako bi aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2013ko api. 22a, 16:00

Ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresurako antolatu dugun irteerak bi aldaketa ditu: ekainaren 28an irteera ordua 13:00etara atzeratu dugu eta adin nagusikoak ez diren lagunak ere joan ahal izango dira. Gaurtik aurrera izena emateko orria Eguzkitza eta Juantxo Txikin ere har daiteke.

Chivarako irteerako bi aldaketak:

- Batetik, ekainaren 28an (ostirala) irteera ordua ez da 09:00etan izango, 13:00etan baizik, animatzen den jendeak ordutegia eragozpen izan ez dezan.

- Bestetik, adin nagusikoa ez den lagun batek ere eman dezake izena, baina betiere bere guraso edo tutore batekin. Aurrez udaletxera izen-emateko orria entregatzera joaten denean orri bat sinatu beharko du, antolatzaileak bere kargu egiten ez direla jartzen duena. Hark ere 110 euro ordaindu beharko ditu izena emateagatik.

Zezen Beltz elkarteak izena ematera animatzen ditu herritarrak. Jendea ari da apuntatzen. Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da irteera.

Maiatzaren 10era arteko epea egongo da apuntatzeko. Inprimakia udaletxean har daiteke (harrerako gunean), Interneten ere bada, eta gaurtik aurrera Eguzkitza eta Juantxo Txiki tabernetan ere bai.

Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
Bidaiaren xehetasunak (ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da kongresua)
Kongresuaren xehetasunak

Duela bi aste egin genuen irteeraren aurkezpena (albistea).

http://zezenbeltz.com/

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu