Euskadiko Kros Laburreko Txapelketaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko ots. 17a, 14:07
Adorez beterik osatu beharreko lasterketa izan zen igandean AbadiƱon jokatu zena. Euskadiko Kros Laburreko Txapelketa jokoan zen bertan. Erreka bere bidetik atera zen eta, ondorioz, ia errekatik bertatik egin behar izan zuten korrika atletek. Buruarekin baino gehiago kemenarekin, ahal zuten ondoen amaitzen saiatu ziren Xeyeko kideak. Asier Fernandez hasieran erori egin zen, eta gainera beste korrikalari batek zapaldu zuen; zapatilako iltzeak sartu eta zauri txiki bat egin zioten, eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Besteak, honela helmugaratu ziren:\ \ \ 32. Aitor Madrazo\ 35. Agustin Ruiz\ 41. Patxi Mendizabal\ 67. Kamran Arif\ \ \ Taldeka 9. postuan sailkatu zen Xeye.