Asteburu mugitua

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko api. 29a, 07:53
Mendia maite dugunok sarri amestu izan dugu Nepal aldera bidaiatzea, mendiez gain lurralde hartaz irakurri eta ikusi dugunak erakartzen gaituelako. Une latz hauetan besarkada bat bidali nahi genuke bertara.\ \ Apirileko azkenengo asteburuan Xeye-ko lasterkari ugari izan ziren mendian lasterka. Ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu asteburu honetan Azkoitian, Izarraitzko Mendi Lasterketako edizio berri bat ospatu dela, eta gure taldekideek ez zuten galdu nahi izan. Lasterketa larunbat arratsaldean zen. Hura baino lehenago, Jokin Lete azkoitiarrak Arabako mendietan zuen mendiko lasterketetan debuta, Hiru Gaztelu Mendi Lasterketan, hain zuzen. 16 kilometro eta +600 metro zituen lasterketak. 15. postuan sailkatu zen debut polita eginez.\ \ Arratsaldean taldekide ugari ziren Azkoitiko kaleetan Izarraitzko maldetan zuten guztia emateko prest. Aurrean ibilbide gogorra(20 kilometro +1.400 metro) eta eguraldi beroa. Ibilbidean zehar jende ugari animoak ematen eta irteera marran 200 lasterkari baina gehiago. Gure taldekideetatik ibilbidea lehen burutu zuena Joseba Ortega izan zen 2h 14min denborarekin, sasoiko dagoela erakutsiz. Minutu bat beranduago Joseba Diaz azkoitiar gaztea heldu zen lasterketa polita eginez. Hauen atzetik Egoitz Arruti eta Andoni Sudupe iritsi ziren Plaza Berrin zegoen helmugara 2h27min eta gero. Ez ziren urruti Josu LarraƱaga (2 ordu eta 29 minutu) Euskalraid lasterketan lagun izango duen Unai Albizurirekin. Horien atzetik Asier Aizpuru 2 ordu 30 minutu denbora eginez. Jose Antonio Zulaikak ere ez zuen lasterketa galdu nahi eta 3 ordu 08 minutuan burutu zuen ibilbidea arazo fisiko batzuk tarteko. Balentria galanta berarena, mendian ibiltzen dakiela erakutsi baitzuen. Taldeko kideok lasterketako antolatzaileak eta bolondresak zoriondu nahi ditugu eta gure esker ona eman nahi diegu, beraien lan bikainagatik.