Sanjuanetako krosa itzuliko da Urrestillara hilaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia

Izen-ematea zabalik dago, eta honako loturan egin daiteke. Iaz ez zen krosik izan Urrestillan, baina aurten urtetan zehar egin den lasterketari berriro heldu dio festa batzordeak.

Gero eta gertuago daude Urrestilako sanjuanak, eta data hurbiltzen ari denez, egitarauarekin lata pixka bat eman beharko. Iaz egin ez zen arren, aurten krosa berriro antolatzea erabaki du Urrestilako festa batzordeak. Hitzordua hurrengo zapatuan, ekainaren 17an, izango da.

Egun polita izango da, Urrestillako krosak urteetan irabazita zuen giroa oso ona izaten baitzen. Krosean izena eman nahi dutenek, honako loturan egin dezakete. Beraz, kirola egiteko zapatilak armairutik atera, eta hasi lasterketan, aurtengoan Urrestilla zure zain baitago.

Hemen lasterketen ordutegia, mailaka: 

17:00etan 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro).

17:15ean benjaminak, 3. eta 4. mailakoen lasterketa (550 metro).

17:30ean alebinak, 5. eta 6. mailakoen lasterketa (950 metro).

17:45ean infantilak, DBH 1. eta DBH 2. mailakoen lasterketa (1.190 metro).

18:00etan kadeteak, DBH 3. eta DBH 4. mailakoen lasterketa (2.300 metro).

18:00etan jubenilen lasterketa (4.500 metro).

18:00etan seniorren lasterketa (8.850 metro).

18:00etan beteranoen lasterketa (8.850 metro). 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide