Zohardia ponentziaren inguruko eztabaida saioa izango da gaur, Baigerako aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2016ko aza. 23a, 10:47
Joan den ostiralean, hilaren 18an, Jone Etxeberria eta Nuria Alzugarai Sortuko kideek Zohardia ponentziaren aurkezpena egin zuten Azpeitian, herritarren aurrean. Gaur, asteazkena, Zohardia ponentziaren inguruan iritziak trukatu eta eztabaidatzeko aukera izango da 19:30etik aurrera, Baigerako aretoan.\ \ Sorturen Birfundazio Kongresurako prozesua martxan da, eta aurkeztutako ponentzia bakarra da Zohardia. Horri atxikita aurkeztutako zuzendaritza ekipoa bozkatzeko aukera dago, partehartu.sortu.eus webgunearen bidez. Baina bozkatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurrez akreditatzea eta batzarrean, akreditatzeko laguntza eskainiko da. Bozkatzeko epea azaroaren 26ra arte luzatuko da.