Espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar, asteartea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko abe. 15a, 10:43
Gaur, hilak 16, Espainiako Auzitegi Gorenak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.\ \ Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa izango da: 'Parot dotrina' delakoarekin bezala, ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegulako ahaztu preso horiek zigorra betea dutela. Izan ere, preso horiei delitu berdinagatik zigorra bi aldiz betearazi nahi zaiela.\ \ PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak zein Espainiako legedia bera urratzeko, euskal preso politikoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politikari eutsi ahal izateko. Presio horrek, ordea, tentsioak ere sortu ditu judikatura espainiarrean, Jueces para la Democracia elkartearen salaketa adibide.\ \ Lehentasunezko helburu du PPren gobernuak salbuespenezko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak bakearen bidean aurrera egin ez dezan. Horren adierazle da ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera baino ez duela egin. Salbuespenezko egoerak muturrera eraman ditu PPk.\ \ Zigorrak luzatzea, de faktuzko biziarteko zigorra ezarriz, sakabanaketa, isolamendua, larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzea eta jipoitzea... edozein neurri du zilegi PPk. Era berean, presoak zigortzeaz gain, erruleta errusiarrera kondenatzen ditu PPk astebururo senideak.\ \ Esan bezala, espetxe politika kriminala bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk.\ \ Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako; eta, noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.\ \ PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu: bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartu... Hori da Sorturen konpromisoa eta arrazoi horregatik, gaur, asteartea, 'Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera' lelopean 18:30ean plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen du.