Kinkean parte hartzeko aukera, Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 5a, 13:21
Bada denbora bat euskal preso politikoen osasun nahiz asistentzia juridikoa Etxeraten gain dagoela. Horrek suposatzen duen kostu ekonomikoari aurre egiteko Kinkea delako ekimena martxan da.\ \ Zer da Kinkea?\ \ Urtean lau litografia salduko dira, eta bakoitzaren prezioa 25 eurokoa da. Urteko azkena, abenduaren 20ra arte eskura daitekeena, Sarrionandia eta Gose artistek egindakoa da. Hiruhileko bakoitzean, litografia horiek erosten dituzten guztien artean legezko oinarria duen zozketa bat egiten da, eta honako hauek dira sariak: \ \ - 20.000 euroko sari nagusia. \ - 5.000 euroko hiru sari. \ - 500 euroko hogei sari. \ - 100 euroko ehun sari. \ \ Bi modutara lagundu dezakezue:\ \ - 25 euroko boletoa erosiz zozketa bakarrean parte hartuko duzu.\ - Kinkeara harpidetuz. Ehun euroko ekarpena eginda (8,3 euro hilean) urteko lau zozketetan parte hartuko duzu. Horretarako formulario bat bete behar da, eta kontu korrontetik egiten da ordainketa.\ \ Orkatzen daukazue Kinkean parte hartuz presoei laguntzeko aukera. \ \ Informazio gehiago honako lotura honetan: www.kinkea.eus.\ \ Etxean nahi ditugu!