Zatoz Korrikako Kilometro Urdina egitera

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko api. 7a, 13:00

Korrikako 2.078 kilometroa Kilometro Urdina izango da, eta aniztasun funtzionala duten pertsonek eramango dute lekukoa. Marea Urdinaren kilometroa Ikasberriko biribilgunetik Forum Sportera arte izango da. Herritarrei kilometro horretan parte hartzeko deia egin dio Marea Urdinak.

Korrikako 2.078 kilometroa Kilometro Urdina izango da, Marea Urdinak inklusioaren kilometroa izatea nahi baitu. Horrexegatik, aniztasun funtzionala duten pertsonek eramango dute lekukoa.

Marea Urdinaren kilometroa Ikasberriko biribilgunetik Forum Sportera arte izango da, eta handik 14:00etan igaroko da. Kilometroaren lehen zatia Lagun Onak Mendi Bazkunako ordezkariek eramango dute, maiatzaren 14an ospatuko den Domusa Teknik 40MLK lasterketaren Milia Urdinaren zati bat izango delako.

Jantzi ezazu zerbait urdina, eta etorri bihar gurekin korrika egitera! 13:30ean Domusa Tekniken eskutik kamiseta urdinak eta Marea Urdinaren banderolak oparituko ditugu Korrikan irteteko. Animatu! Urdindu dezagun Korrika!