Getaria Zarautz Zeharkaldia AUTISMOA duten ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko uzt. 22a, 15:18
Getaria Zarautz Zeharkaldia AUTISMOA duten pertsonen alde\ Gaur izan da Getaria Zarautz Zeharkaldi ospetsua eta aurten 3000 igerilarik parte hartu dute, orain arteko errekor guztiak hautsiz.\ \ Hori gutxi balitz, AUTISMOA duten pertsonekiko solidaritatearentzako ere izan dute lekua. Aurten antolakuntzak zeharkaldiko INSKRIPZIO SOLIDARIOA Marea Urdinari laguntzeko izango zela erabaki zuen eta gaur eman dio Marea Urdinari solidaritate horren fruitua.\ \ Mila esker bihotzez inskripzio solidarioa egin duzuen igerilari guztioi eta nola ez, Getaria Zarautz Zeharkaldiko antolatzaileei, dudarik gabe ZUEK ERE URDINAK ZARETE!\ \ \