Ekintzaileei beren proiektuak aztertzen laguntzeko ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko urr. 19a, 12:18

Tailerra Lanzituz programaren barruan kokatzen da, eta helburua da langabetuak lan mundura gerturatzea, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuz.

Proiekturen bat duen eta horren inguruko azterketa egin nahi dutenei zuzenduta, ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek. Tailerra Lanzituz programaren barruan kokatzen da, eta helburua da langabetuak lan mundura gerturatzea, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuz.

Ikastaroan zehar ekintzaileek proiektuaren bideragarritasuna aztertuko dute eta negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausoak ezagutuko dituzte.Prestakuntza langabetuei zuzenduta dago bereziki.

Azaroaren 6an ekingo diote tailerrari, eta hiru asteko iraupena izango du. Astelehenetik ostegunera bitartean eskainiko dituzte saioak, 09:30etik 13:30era. 

Prograga Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren InstitutuaK (GEZKI) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute. 

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin 943-85 11 00 (Ione Eizagirre) telefonora deituta edo mezua idatzita ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera.