Lagun Onak MBk Izarraitzera itzulia egingo du urtarrilaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 18a, 10:30
Lagun Onak mendi bazkunak Izarraitz mendikateari itzulia antolatu du urtarrilaren 25erako, larunbata. 08:00etan Azpeitiko plazan elkartu eta Urreta ingurura joango dira; bertan, Izarraizko birako GRarekin batuko dira.\ Atzera berriz Urreta ingurutik jaitsiko dira plazara. Ibilaldian, hamaiketakoa egiteko 15-20 minutuko tartea izango dute mendizaleek. \ \ 21,5 kilometroko ibilbidea izango da egingo dutena. Antolatzaileek azaldu dutenez, oso egokia da 2020ko nagusien egutegiko Azpeitia-Iruñea ekitaldiko etapak prestatzeko.\ \ Ibilaldiko tracka 'www.lagunonakmb.org' atarian dago.