Gaztetxoentzako Areso-Guratz-Peruharri irteera antolatu dute mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 12a, 10:04
Lagun Onak Mendi Bazkunak Areso-Guratz-Peruharri gaztetxoentzako egun osoko irteera antolatu du datorren iganderako, azaroaren 17rako. Guztira, zortzi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute horiek. \ \ Igandean 08:30ean irtengo du autobusak anbulatorioaren aurretik. Gero, goizean, Areso eta Guratz artean lau ordu inguruko mendi zeharkaldia egingo dute irteeran parte hartzen dutenek. Ondoren, 15:30etik aurrera, pare bat orduko bisitaldia egingo dute IƱaki Perurena harri-jasotzailearen Peru-harri museoan.\ \ Irteeran parte hartzeko izena osteguneko 21:00ak baino lehen eman behar da Lagun Onak mendizale taldearen webgunean: http://www.lagunonakmb.org/eu/berriak/415-areso-guratz-peruharri. \ \ Mendizale elkarteko bazkideek lau euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko, eta gainontzekoek, sei euro. Peru-harrirako sarrera, berriz, helduek lau euro ordaindu beharko dute, eta gaztetxoek hiru euro.