Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. etapa egingo dute hilaren 21ean

Irailaren 21ean, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. etapa egingo dugu Albaina eta Biasteri artean. 07:30ean abiatuko gara anbulatorio aurretik Albainara joateko, eta han sartuko gara GR-38 bidean. \ \ 25 kilometroko ibilbidea izango da, eta besteak beste, Gobesko Kobak ikusiko ditugu, LaƱora iritsi arte. Ondoren, basotik Lagranerako bidea hartuko dugu, eta hamaiketakoa egiteko 15 minutuko tartea hartuko dugu. Horrez gain, Lagranen 10-15 minutu izango ditugu osatzen ari garen GR-38 ibilbidearen Interpetrazio Zentroa ikusteko. Lagrandik aurrera, eguneko igoera nagusia izango dugu; 'Paso del Toro' lepoa igoko dugu. Han, 20-30 minutuko geldialdia egingo dugu bazkaltzeko. Ibilaldia amaitzeko Biasterira jaitsiko gara, 16:00-16:30 aldean. Biasterin denbora bat izango dugu libre, eta ondoren autobusez itzuliko gara Azpeitira.\ \ Irteeran parte hartzeko irailaren 19a baino lehen eman behar da izena, elkarteko tabernan zein webgunean. Bazkideek zortzi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek hamar.\ \ Bestalde, ibilaldi honetan hasiko gara urrian 19an egingo dugun azken etaparako eta bazkarirako txartelak saltzen. Izan ere, egun horretan goizean egingo dugu azken etapa, eta ondoren bazkaria egingo dugu El Embarcadero jatetxean. Ibilaldi horretarako eta bazkarirako txartelak 50 euroan salduko ditugu.