Armañongo natur parkera irteera antolatu du Lagun Onak MBk irailaren 7ko astebururako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 28a, 10:36
Lagun Onak mendi bazkunak irteera egingo du Armañongo natur parkera irailaren 7an eta 8an, eta izen-ematea zabalik dago jada. Irteerara animatzen diren herritarrek mendi txangoak eta Pozalaguako kobetara irteera egingo dituzte. \ \ Irailaren 7an parte-hartzaileak 08:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik autobusez Ranero herrira. Handik Portillo de Ranerora igoko dira, ondoren berriro Ranerora jaisteko. Guztira 9,3 kilometroko ibilaldi zirkularra egingo dute. La Brena aterpetxean afaldu eta bertan lo egingo dute irteerara animatzen diren lagunek. Igande goizean, aldiz, 7,5 kilometroko ibilalda egingo dute parte-hartzaileek. Aterpetxean bazkaldu ostean, arratsaldean, 16:00 aldera, Pozalaguako kobazuloa ikusteko aukera izango dute irteerara animatzen direnek. \ \ Lagun Onak MBko bazkideek 40 euro oraindu beharko dute irteerarako izen-ematea. Bazkide ez direnek, aldiz, 45 euro. Prezio horren barruan sartzen dira aterpetxeko egonaldia (otorduak barne) eta kobazuloa ikusteko sarrera. Dena den, larunbaterako bazkaria eta aterpetxerako lo-sakua edo maindirea norberak eraman beharko ditu. \ \ Izen-ematea Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean egin behar da, hemen: http://lagunonakmb.org/eu/berriak/407-armanongo-natur-parkea \ Irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna irailaren 5a izango da.