Hilaren 15ean izango da Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko seigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 4a, 09:10
Ekainaren 15ean, larunbatez, egingo dugu Ardoaren eta Arrainaren GR-38 ibilbideko seigarren etapa. Estibalitzen (Araba) hasi eta Albainan bukatuko dute 23,5 kilometroko ibilbidea. Dagoeneko eman daiteke txangorako izena; ekainaren 13a izango da horretarako azken eguna, eta herritarrek mendizaleen tabernan edo 'www.lagunonakmb.org' webgunean izango dute izena emateko aukera. Bazkideek zortzi euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, hamar euro. \ \ Estibalitzera 08:00etan abiatuko dira anbulatorioaren aurretik autobusez, eta han hasiko dute GR-38 ibilbidea. Villafranca eta Andollu atzean utzi eta Gasteizko mendietako basoetan barrena ibiliko dira parte-hartzaileak. Ondoren, hamabost minutuko geldialdia egingo dute, hamaiketakoa egiteko –norberak eraman beharko du–. Ondoren, Okinara joango dira, hango haitzartea ikustera. Gero Sasetara iritsiko dira, eta han bazkalduko dute –norberak eraman beharko du janaria–. Handik Albainara joango dira. \ \ 16:00-16:30 aldean bukatuko da etapa, eta Albaina ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Ondoren hartuko dute Azpeitira itzultzeko autobusa.