Federatu txarteletan aldaketak egin ahal izango dira azaroaren 12tik 23ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 5a, 19:09
Lagun Onak Mendi Bazkunak jakinarazi duenez, iritsi da 2019. urterako mendiko federatu txartela egiteko garaia. Horrenbestez, aldaketaren bat egin nahi duenak azaroaren 12tik 23ra izango du horretarako aukera Luba aholkularitzaren bulegoan. Dena den, nahi duenak 'aseluba@gmail.com' helbidera idatzi edo 943-15 75 25 zenbakira deitu dezake.\ \ Aldaketak egiteko abisurik ezean, 2018ko baldintza beretan egingo dituzte datorren urterako federatu txartelen berritzeak, eta federatu bakoitzari dagokion kuota kobratuko diote.