Atsekabea adierazi nahi diegu bazkideei nahiz tabernako bezeroei, tabernaren itxierak sor ditzazkeen eragozpenengatik

Lagun Onak mendi bazkunaren batzordeak ohar hau zabaltzea nahi du, kontrabandoko tabakoa saltzeagatik Mendizaleen taberna hiru hilabetez itxiko dutela-eta azken egunetan zabaldu den albistearen harira. \ \ - Lagun Onak mendi bazkuna da albiste honekin atsekaberik handiena hartu duena. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak taberna errentaturik dauka, eta haren kudeaketa guztia errentadunen eskuetan dago. \ \ - Hiru hilabetez elkarteko taberna ixtea bertako errentadunek izandako axolagabekeriaren errua da. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak, errentadunen ahotik, abenduaren 4an izan zuen guzti horren berri (itxiera data oraindik zehaztu gabe zegoen). \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak urteko batzar nagusian eman zien horren berri bertaratu ziren bazkideei. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak urtarrilaren 2an jakin zuen errentadunen ahotik taberna otsailaren 28an itxiko dela. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak hartu beharreko neurriak hartuko ditu errentadunarekin. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak 2018ko ekintzak aurrera aterako ditu. \ \ - Lagun Onak mendi bazkunak atsekabea adierazi nahi die bazkideei nahiz tabernako bezeroei, guzti honek sor ditzazkeen eragozpenengatik.