Beloaga ezagutzeko egun guztiko irteera izango da uztailaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko eka. 30a, 14:54

Uztailaren 10erako Beloagako gaztelua ezagutzeko ibilaldia antolatu dute Lagun Onak Mendi Bazkunak, Nabarralde fundazioko azpeitiarron napar zuzterrak taldeak eta Zestoako Agiro Mendi Elkarteak. 

Autobusa 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik, eta 4 euro ordaindu beharko da. Autobusetik jaitsi eta Beloagako gaztelura igoko dira. Arratsaldean, eguraldi ona egiten badu, hondaratzara joango dira. Bazkaria norberak eman beharko du. 

Autobuserako izena ematea aurrez egin behar da, Lagun Onak Mendi Elkartearen webgunean.