Benantxio Irureta mendizalea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko mai. 11a, 17:22
Gaur larunbata maiatzak 11 Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneto (3404m) mendian istripuz. Istripua 14:00ak aldera gertatu da, beste hainbat lagunekin batera jeisten ari zela. Irureta Aizarnan jaio zen 1953ko irailaren 10ean. Ibilbide oparoa izan duen mendizalea izan da, Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirineotan mendi asko igotakoa. Besteak beste Yalung Kang (Himalaya, 8.505) mendia igo zuen 1988an, Azpeitiko lagunekin osatutako espedizioan. Lagun Onak Mendi Bazkideko batzordeko kidea zen, eta gaur egun ere hainbat eta hainbat lan egiten zituen elkartearentzat. Azpeitian bizi zen eta herri horretako eta inguruko mendizaleentzat erreferentzia izan da bere ibilbide osoan. Lagun Onak Mendi Bazkunak doluminak eman nahi dizkie familiari eta inguruko guztiei.\ \ \ Lagun Onak Mendi Bazkuna\ 2013ko maiatzaren 11n\