Gipuzkoako neguko igeriketa denboraldia hastera doa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 22a, 23:27
Zapatuan, urriaren 26an, Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior, absolutu mailetako eta igeriketa egokituko igerilariek Neguko Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Azpeitiko igerilekuan izango da, 10:00etan hasita. \ \ Gure esker ona adierazi nahi diogu, beste behin, Azpeitiko Udalari, haren laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuko erabiltzaileei, zapatu goiz honetan igeriketako lehiaketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.\ \ Arratsaldean, berriz, Izarraitz igeri elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa OƱatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30ean hasita.\ \ Gure igerilariek irailean hasi zituzten entrenamenduak, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.\ \ Zorte on, denei!