Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitzeko igerilariek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 13a, 22:54
Datorren asteburuan, hiru lehiaketetan parte hartuko dute gure igerilariek, hain zuzen ere, Tenerifen, Banyolesko lakuan (Girona) eta Eibarren.\ \ Ekainaren 15ean eta 16an Udako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketa jokatuko dute Tenerifen eta bertan izango da gure taldeko Iker Aizpuru. Azkeneko asteetan zita honetarako prestatzen aritu da eta hemendik zorterik onena opa nahi diogu.\ \ Bestalde, gure master taldeko Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Pablo Etxeberria, Aloñamendiko Xabier Gordoarekin batera, Banyolesko Lakuan jokatuko den Ur-irekietako Espainiako Txapelketan izango dira. Hauek Zapatu arratsaldean izango dute proba (3.000 metro) eta maila hauetan parte hartuko dute:\ \ • Rafa Zubeldia +45\ • Haritz Elortza +40\ • Xabier Gordoa +25\ • Pablo Etxeberria +20\ \ Azkenengo hitzordua Eibarko Ipuruako kiroldegiko igerilekuan izango dute gure igerilariak. Infantil, junior eta absolutuek arratsaldeko 16:00an hasita, XXXI. San Juan saria jokatuko dute.\ \ Zorte on guztiei eta egurre!