Astelehenean irekiko da Izarraitz igeri elkartean 2019-2020 denboraldirako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 5a, 19:51
Izarraitz igeri elkarteak datorren astelehenean, ekainak 10, zabalduko du datorren ikasturterako izena emateko epea, eta ekainaren 21ean (ostiralean) amaituko da. Aurten, izen-ematea egiteko bi aukera egongo dira:\ \ 1.- Izarraitz igeri elkartearen bulegora (igerilekuko 1. solairuan) joanda lanegunetan, 14:30etik 17:00etara; asteartean izan ezik.\ \ 2.- Izarraitz igeri elkartearen webgunean (www.izarraitzigerielkartea.com) formulario bat beteta. Formalarioa ere astelehenean 14:30ean aktibatuko da.\ \ 2013. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek, helduek eta masterrek eman dezakete izena.\ \ Ohar garrantzitsuak:\ \ • Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie, eta horiei telefonoz deituko zaie.\ \ • Uztailaren 5ean behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.\ \ • Uztailaren 8tik 18ra, taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak eta abar).\ \ • Uztailaren 19an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.\ \ Bestalde, gogorarazi nahi dugu Izarraitz igeri elkartea kirol klub bat dela, eta horregatik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.