Euskadiko eskolarteko jokoetan ere, bikain gureak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 29a, 09:34
Joan zen zapatuan Santurtziko (Bizkaia) Mikel Trueba kiroldegiko igerilekuan Euskadiko eskolarteko jokoak jokatu zituzten.\ \ Gure taldeko kimuen mailako bost igerilari eta entrenatzailea joan ziren Santurtzira, Gipuzkoako selekzioa ordezkatzera. Igerilari asko lehendabiziko aldiz lehiatu ziren Arabako nahiz Bizkaiko igerilarien aurka; izan ere, normalean Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira. Kasu honetan, baina, taldekide izan ziren guztiak.\ \ Denboraldia azken txanpan dago, eta igerilarien hobekuntzak nabarmenak dira, bai lortutako emaitzei dagokienez, baita igeri egiteko moduari lotuta ere. Lortutako emaitzekin gustura izan ziren kirolari denak, eta horrek balio du.\ \ Emaitza aipagarrienak honako hauek izan zituzten:\ \ • Elene Sudupe (Azpeitia, 2006): 100 bizkar proban, 1:13:48 dendorarekin, hirugarren postua (brontzezko domina); eta 200 bizkar proban, 2:36:62 denborarekin, hirugarren postua eta beste brontzezkoa domina bai. Horrez gain, ekainean Gipuzkoako selekzioarekin Frantzian jokatuko den sariketa batean parte hartzeko txartela lortu zuen.\ \ • Julen Artetxe (Azpeitia, 2006): 1.500 librean, 20:45:12 denborarekin, bosgarren postua eta Euskal Herriko gutxieneko denbora.\ \ • Anne Sagarmendi (Azpeitia, 2007): 200 bizkarren, 2:50:98 denborarekin, bederatzigarren postua; eta 800 librean, 11:12:43 denborarekin, laugarren postua.\ \ • Nahia Esteban (Azpeitia, 2007): 400 estilo proban, 6:35:43 denborarekin, hamargarren postua.\ \ • Maddi Manterolak (Azpeitia, 2007): 200 tximeletan, 3:40:59 denborarekin, bederatzigarren postua. \ \ Zorionak guztiei, egindako lanagatik!