Iker Aizpuru gustura, egindako txapelketarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 2a, 11:41
Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilariak Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan parte hartu zuen, Euskadiko selekzioarekin.\ \ Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Madrilgo M86 igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:\ \ - Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.\ - 2 brontzezko domina, 4 × 100 libre eta 4 × 100 estilo erreleboetan, Euskadiko taldearekin.\ \ Zorionak Iker egin duzun ahaleginagatik!