Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru igeriketa egokituko Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 23a, 10:45
Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 26 eta 27, Izairraitz igeriketa elkarteko Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru gazteak Valdemoron (Madril) izango dira Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan kirol egokituko Euskal Selekzioarekin arituko dira Izarraitzekoak.\ \ Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre probak egingo dituzte banaka. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako proba hauek egingo ditu: 50 bizkar, 100 bizkar, 100 tximeleta eta 100 estilo. Horrez gain, errelebo probetan ere lehiatuko dira.\ \ Zorte on, eta disfrutatu!