Izarraitzeko hainbat kidek saria jaso du Igeriketa Galan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko ira. 25a, 01:26
Izarraitzeko sarituak zapatuan. (Izarraitz)

Zapatuan, irailak 22, 2017-2018 denboraldiari dagokion Igeriketa Gala izan zen Ordiziako Herri Antzokian. Hainbat sari banatu zuten ekitaldian, hala nola ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, waterpoloko Eskolarteko Ligako sariak, igeriketa artistikoko Eskolarteko Ligako, igeriketako neguko eta udaberriko ligetako sariak eta igeriketa artistikoko eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatu ziren.

Izarraitz igeri elkarteko Rafa Zubeldiak (masterra), Ainhoa Urangak (masterra), Alaitz Olazabalek (masterra), Oihana Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Maitane Goenagak, Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek eta Joanes Lizarzaburuk jaso zituzten sariak.