Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko api. 17a, 17:39

Joan den aste bukaeran, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketatan hartu zuten parte, Tarben (Okzitania) eta Oñatin.

Gure igerilariak helburu eta sasoi desberdinarekin dabiltza denboraldiko garai honetan, eta hala ere, asteburuko bi lehiaketetan emaitza onak lortu dituzte. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Tarbeko Sarian (50 metroko igerilekuan), Uxue Etxeberriak lau marka pertsonal, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora berri bat (200 estiloetan) eta klubeko bi errekor berri ezarri ditu (50 bularrean, 36:69rekin, 14 urtekoa eta absolutua; 100 bularrean, 1:18:32rekin, 14 urtekoa eta absolutua).
  • Oñatiko Udaberriko liga jardunaldian, guztira sei marka pertsonal eta klubeko bi errekor berri ezarri ditu Iñaki Etxeberriak (100 estiloetan, 1:02:44rekin, 17 urtekoa; eta 100 librean, 53:65rekin, 17 urtekoa eta absolutua).

Zorionak guztiei!

Bestalde, ezin utzi aipatu gabe gure taldeko neskek datorren asteburuan eta Irungo Azken Portuko igerilekuan Euskal Herriko taldeen Kopan parte hartuko dutela. Hemendik gure babesa eta animoa bidali nahi dizkiegu.

Aupa neskak eta egurre!