Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abu. 17a, 10:04
Asteartean, abuztuaren 15ean, Izarraitz igeri elkarteko igerilari talde batek parte hartu zuen Paseo Berriko 49. Igerialdian, Donostian.\ \ 11:00etan, infantil mailako 67 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko hiru igerilarik parte hartu zuten, eta guztiek igerialdi txukuna egin zuten: Uxue Etxeberriak 5. postua eskuratu zuen, Elene Sudupek 30. postua eta Alazne Sudupek 34. postua.\ \ Helduen txanda izan zen ondoren. Horiek Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino egin zuten igeri. Guztira, ia 500 parte hartzaile izan ziren eta horietatik bederatzi izan ziren Izarraitzekoak.\ \ Rafa Zubeldia 24. postuan hondartzaratu zen eta 4.a izan zen master 2 mailan. Pablo Etxeberria 39. izan zen sailkapen orokorrean, eta 20. senior mailan. Maialen Sudupek 40. egin zuen, eta 4.a izan zen senior mailan. IƱaki Etxeberria 53. helmugaratu zen, eta 8. egin zuen master 2 mailan. Nagore Alberdi 202. bukatu zuen proba, eta 8. postuan sailkatu zen master 1 mailan. Alaitz Olazabal 218. izan zen, eta 10. egin zuen master 1 mailan. Xabier Aranburu 235. iritsi zen Kontxara, eta 56. egin zuen master 2 mailan. Ainhoa Uranga 280. sailkatu zen proba orokorrean, eta 8. izan zen master 2 mailan. Edu Sudupe, berriz, 430. helmugaratu zen, eta 117. izan zen master 1 mailan.\ \