Lehen Hezkuntzako ikasleek igeriketa topaketa egin dute, eskola kirolaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den zapatuan, urriaren 22an, Eskola Kirol Aniztasun egitasmoaren baitan, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleek 2016-2017 ikasturteko lehen igeriketa topaketa izan zuten Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu zituzten ur jokoetan herriko ikastetxeetako 245 haurrek hartu zuten parte.

Aurreko urteko topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik progatzen ari diren haur horiei aukera ezberdin eta dibertigarri bat eman zitzaien zapatuan Azpeitiko igerilekuan. Lagun artean eta irri artean ederki gozatu zuten gaztetxoek.

Goiz eder horren lekuko diren argazkiak eta bideoa, hemen

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide