Igeriketako Espainiako Udako Txapelketak 2014

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko uzt. 8a, 09:33
Udako helburu nagusiak iristear daude gure igerilarientzat. Espainiako Udako Txapelketak, hain zuzen. Hasteko alebinak izango dira lehian, gero juniorrak eta absolutuak eta, igerilekuko denboraldia bukatzeko, infantilak.\ \ Asteburu honetan, uztailaren 9an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, Espainiako Udako Alebinen Txapelketa egingo da Badajozen, La Granadilla igerilekuan. Bertan, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga izango dira parte hartzen. Paulak eta Maitanek 100 metro libre eta 100 metro bizkar probetan lehiatuko dira. \ \ Lehen aldiz jokatuko dute horrelako txapelketa batean eta ilusio handiz doaz Badojozera. \ \ Gure taldeko juniorrak eta absolutuak, berriz, Bartzelonara joango dira Espainiako Udako Txapelketan lehiatzera. Horiek, uztailaren 16tik uztailaren 20ra, Espainiako Udako Txapelketa jokatuko dute Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan. Bertan izango diren igerilariak honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga. Bakarkako proba askotan hartuko dute parte, gutxiengo asko lortuta dauzkate eta. \ \ Eta azkeneko txapelketa, infantilena izango da. Uztailaren 24an hasi eta uztailaren 27a bitartean, Espainiako Udako Infantilean Txapelketa jokatuko dute Bartzelonako Nova de lĀ“Escullera CN Barcelona igerilekuan. Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira: Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi. \ \ Animo eta zorte on guztioi!\