Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mai. 6a, 08:52
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Bergaran, Tarbesen (Frantzia) eta Santurtzin. \ \ Taldeko gaztetxoenak zapatu honetan, maiatzak 10, Bergarako Agorrosin Udal Igerilekuan alebinen eta benjaminen bostgarren Kirol Zehaztasun Ligan izango dira. \ \ Izarraitzeko txikiak, bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak hartu eta berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile berriak, lehen lehiaketa ofiziala izango du eta, zorterik onena opa nahi diogu lan berrian. \ \ Autobusa 14:00etan abiatuko da igerileku aurretik, 15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.\ \ Bestalde, zapatu honetan, taldeko masterrek bigarren zita ofiziala izango dute Santurtziko El Puerto igerilekuan. I. Master Saria Mikel Trueba memoriala izango dute goizeko 10:00etan hasita. Udako itsas zeharkaldien denboraldia hasi aurretik, sasoi puntua ikusteko eta igeriaz gozatzeko aukera izango dute gure masterrek. \ \ Hirugarren hitzordua, zapatu eta igande honetan izango dute Izarraitzeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariek, horiek aukeratu baititu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 10ean eta 11n, Tarbesen (Frantzia) nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko.\ \ Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.\ \ Zorte on guztioi!