Ainhoa, Jon eta Oihana Espainiako Open Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko api. 7a, 17:39
Ostegunean hasi eta igandea bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Palma de Mallorcan. Bertan hartuko dute parte Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak. \ \ Ainhoa Goenagak, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte. Jon Aizpuru 200 metro bularren ariko da eta Oihana Goenagak, berriz, 50 metro libre eta 100 metro libre probetan hartuko du parte. \ \ Espainiako 365 igerilarik hartuko dute parte eta, Udako Europako Txapelketarako sailkatzeko balioko duenez, oso maila handiko txapelketa izango da Mallorcan ospatuko dena. Mireia Belmonte, Melani Costa, Rafa Muñoz edo Eduardo Solaeche ospetsuak Europako gutxiengoa lortzeko asmotan izango dira bertan eta, Ainhoak, Jonek eta Oihanak aukera izango dute hauekin batera lehiatzeko.\ \ Txapelketa hauetan parte hartzeko, gutxieneko gogorrak izaten dira, eta horiek lortzea ez da batere erraza izaten. Horregatik, txapelketa hauetan parte hartzea, ia sari bat izaten da gure igerilari gazteentzat.\ \ Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela, eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.\ \ Zorte on eta egurre!