Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldia, Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mar. 26a, 09:15
Zapatu honetan, martxoak 29, Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) 4. jardunaldia jokatuko da Eibarko Ipurua igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.\ \ Jardunaldi honetan, benjaminek, tximeleta igeri modalitatea landuko dute eta alebinek, berriz, tximeleta, estilo eta libre estiloak izango dituzte aukeran.\ \ Autobusa 14:30ean abiatuko da Azpeitiko igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.\ \ Zorte on!