Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko ots. 5a, 23:53
Zapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Azpeitian. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.\ \ Txapelketa hau neguko lehen txapelketa garrantzitsua dute igerialriek, eta gure helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.\ \ Gure taldeko 8 igerilari (mutil 1 eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:\ \ • Ainhoa Goenaga: 50 metro libre, 50 metro bular, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar. \ \ • Jon Aizpuru: 100 metro bular, 100 metro estilo, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.\ \ • Oihana Goenaga: 200 metro estilo, 100 metro libre, 50 metro libre eta 100 metro bizkar.\ \ • Maialen Aizpuru: 100 metro libre, 100 metro bular, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\ \ • Eva Astigarraga: 200 metro bular, 100 metro bular, 100 metro estilo eta 200 metro libre. \ \ • Aiora Beristain: 200 metro libre, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro estilo. \ \ • Jone Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro estilo.\ \ • Nerea Berasategi: 100 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.\ \ Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.\ \ Zorte on!\ \ Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik. \