Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko urt. 21a, 01:26
Izarraitz Igeri elkarteko txikienak Azkoitian izan ziren pasa den asteburuan, Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen.\ \ Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libreko edo 100 metro libreko probak eta 6x25 bizkarrez errelebo mistoak izan zituzten. Alebinek, berriz, 50 metro bizkarrez, 100 metro bizkarrez eta 200 metro libre probak izan zituzten. Alebinek 4x50 tximeleta errelebo proba ere izan zuten; bai neskek eta bai mutilek.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko 26 igerilari gaztetxo aritu ziren lehian. Igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta, horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten. \ \ Azkoitian izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.\ \ Zorionak!