Azpeitiarrak ondo Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko abe. 30a, 17:20
Igandean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 31. edizioa jokatu zen Ordiziako Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko zortzi igerilari. Oso maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen, eta Juan Miguel Rando eta Jessica Vall igerilari katalandarrak izan ziren garaileak. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten, gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko\ \ Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak, berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.\ \ Ainhoa Goenagak 50 metro bizkarreko finala jokatu zuen, Jon Aizpuruk 100 metro bularrekoa eta Oihana Goenagak, berriz, hiru finaletan hartu zuen parte: 50 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro tximeletan.\ \ Aitortu beharra dago, goizeko aurre-kanporaketetan ez zutela bere maila eman gure igerilariek. Festa garai hauek ez dira aproposenak lehiatzeko, ia denok eguneroko errutinatik kanpo ibiltzen gara. Entrenamendu gutxiago, gehiago jaten da, deskantsu gutxiago eta hori dena txapelketetan nabaritu egiten da. Omar Urbieta entrenatzaileak kalitatezko entrenamendu gisa hartu zuen Ordiziako txapelketa, lehiaketako erritmoa lantzeko.\ \ Hala ere, arratsaldeko finaletan, maila hobea eman zuten Ainhoak, Jonek eta Oihanak.\ \ Banan-banan:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar finalean, 3. postua eta 100 metro bizkarren, gutxigatik ez zen finalean sartu. Bi probatan, bere denbora onenetik gertu. \ \ - Jon Aizpuru: 100 metro bularreko finalean, 3. postua eta bere marka onena lortu zuen (1:06:92). 50 metro tximeleta eta 100 metro tximeletan bere markak hobetu zituen. \ \ - Oihana Goenaga: Goizean, bere denboratan ez ibili arren, 50 metro tximeleta, 50 metro libre eta 100 metro libreko finaletan sartzea lortu zuen. Arratsaldeko finaletan, 50 metro libre (3. postua) eta 100 metro librean, (2. postua) bere marka onenetik oso gertu ibili zen. 50 metro tximeletan 4. postua lortu zuen baina ez zen bere denboretan ibili. \ \ - Maialen Aizpuru: 100 metro estilo proban hartu zuen parte. Gaixorik egon zen aurreko egunetan eta ez zuen bere denbora hobetzerik izan.\ \ - Eva Astigarraga: 50 metro bular eta 100 metro bular probatan lehiatu zen. Evak ere, ez zuen igeri egin berak dakien bezala.\ \ - Aiora Beristain: 50 metro librean bere denboretan, 100 metro libre eta 100 metro estilotan ez zen gustura ibili. \ \ - Jone Goenaga: 50 metro tximeletan bere marka onena egitea lortu zuen.\ \ - Nerea Berasategi: 100 metro estiloetan bere marka onena egin zuen eta 50 metro tximeletan ez zuen bere maila erakutsi.\ \ Jone eta Nerea, aurreko denboraldian alebinak ziren, eta nabarmena da bide onetik doazela. \ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!!\