Emaitza bikainak Gasteizen eta Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko uzt. 8a, 02:59
Zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu dira Tolosan eta Gasteizen, hurrenez hurren. Infantilak Tolosako Usabal Igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan.\ \ Ainhoa Goenaga, gure taldeko juniorra, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan lehiatu zen, eta Tolosako Usabal Igerilekuan, berriz, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Imanol Odriozolak, Maialen Aipuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek hartu zuten parte infantil mailan.\ \ Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta izugarrizko uzta bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probatan, 12 urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat lortu zituzten. Horiez gain, infantil mutilek, erreleboko probetan, beste hiru urrezko domina lortu zituzten, eta infantil neskek, zilarrezko bi domina eta brontzeko bat ekarri zituzten Azpeitira. Ainhoa Goenagak, Gasteizen eta erreleboetan, zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eskuratu zituen.\ \ Oihana Goenagak 14 urtekoen Euskal Herriko marka berria ezarri zuen 100 metro libre proban, 58:38ko denbora eginda. Denbora horrekin, Espainiako absolutuen gutxiengoa eskuratu zuen, gainera.\ \ Udako Espainiako Txapelketarako gutxiengo berriarekin etorri ziren Jon eta Pablo. Jonek 200 metro libreko proban lortu zuen eta Pablok ere bai, baina horrez gain 400 metro estiloetan ere eskuratu zuen gutxiengo denbora. \ \ Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:\ \ • Ainhoa Goenaga, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan, urrezko dominak junior eta absolutu mailan. 50 metro librean, 18.\ • Pablo Etxeberria, 400 metro estiloan eta 200 metro tximeletan urrezko dominak eta 200 metro bizkarren zilarrezkoa.\ • Jon Aizpuru, 200 metro librean, 200 metro estiloan eta 100 metro estiloan urrezko dominak.\ • Oihana Goenaga, 100 metro librean, 100 metro estiloan eta 50 metro tximeletan urrezko dominak.\ • Imanol Odriozola, 100 metro bizkarren 5. eta 100 metro librean 16.\ • Eva Astigarraga, 200 metro bularren 5., 100 metro bularren 4. eta 50 metro bularren 4.\ • Maialen Aizpuru, 100 metro librean 11., 100 metro bizkarren 8. eta 50 metro librean 5.\ • Aiora Beristain, 100 metro librean urrezko domina, 100 metro tximeletan brontzezko domina eta 100 metro bizkarren 5.\ \ Jonek eta Pablok erreleboetan irabazi zituzten probak hauek izan ziren; 4x200 metro libre, 4x100 metro libre eta 4x100 metro estiloetan.\ \ Oihanak, Evak, Maialenek eta Aiorak, 4x200 metro libre eta 4x100 metro estiloetan zilarrezko domina lortu zuten eta 4x100 metro librean brontzezkoa.\ \ Ainhoa Goenagak, 4x50 metro estiloan zilarrezkoa eta 4x100 metro estiloan brontzekoa.\ \ Hurrengo sariketa, Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu. \ \ ZORIONAK GUZTIOI!