Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko uzt. 3a, 00:58
Pasa den zapatuan eta igandean, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. \ \ Gure taldeko zazpi igerilari (bi mutil eta bost neska) izan ziren lehian. Ainhoa Goenagak junior mailan hartu zuen parte, eta Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek infantil mailan. \ \ Gipuzkoako txapelketa, igerileku luzean jokatu zen. Hala ere, ondo moldatu ziren gure igerilariak. Pisu handiko entrenamenduetan dabiltza murgilduta, eta freskotasun falta nabaritu zitzaien. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, jaitsiko die entrenamenduen intentsitatea eta gorantz egitea izango da ohikoena. \ \ Azpeitiarrek emaitza onak lortu zituzten. Infantil mailan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, 9 urrezko, 4 zilarrezko eta 5 brontzezko ekarri zituzten Azpeitira. Bestalde, Eva Astigarragak 200 metro bularren Espainiako gutxiengoa lortu zuen. Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, 'fina' taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Hau da, sailkapen orokorra egiteko, proba denak hartu zituzten kontuan, eta Ainhoa Goenagak maila ona erakutsi zuen beste behin. \ \ Datorren asteburuan, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko dira Tolosan eta Gasteizen. Infantilak Tolosako Usabal Igerilekuan izango dira, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrozako igerilekuan.\