Ainhoa eta Oihana Goenaga Pontevedran

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mar. 18a, 20:31
Hilaren 21etik 24ra bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Pontevedran (Galizia), eta Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpek hartuko dute parte bertan. \ \ Ainhoa Goenagak, 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta erreleboetako 4x50 estilo probetan hartuko du parte. Oihana Goenagak, berriz, 50 metro libre eta 4x50 metro estiloko erreleboan.\ \ Azpeitiarrak denboraldi honetan Espainiako txapelketa gehienetan ari dira parte hartzen. Txapelketa horietan parte hartzeko gutxienekoak lortu behar dira, eta horiek lortzea ez da batere erraza izaten.\ \ Ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela, eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela. \